XABI PAYA 

Martxoaren 30ean, ostirala izan zena, Xabi Paya etorri zen gure eskolara. 
6. mailako hiru klasekoak, eskolako liburutegira joan ginen Xabi Payari, gure galdera guztiak (edo gehienak) galdetzeko, eta berak erantzuteko asmoz. 
Gure galdera guztiak, klasean egin genituen, hiru egun lehenago eta  prestatutak eraman genituen. Taldeetan egin genituen, bestela, galdera asko izango ziren eta.
Xabi Paya oso ondo egon zen gurekin, guztiokin, galdera guztiak erantzuten saiatu zen, eta bere bizitzari buruz gauza asko kontatu zituen: barregariak, politak... Oso majua izan zen!! Gainera elkarrizketa amaieran, "seguidilla" bat abestu zuen
Xabi Payak,hainbat lehiaketetan parte hartu du, eta asko irabazi ditu; bertsolari ona dela esan dezakegu.
 Oso ondo egon zen elkarrizketa!!!