DROGA-MENPEKOTASUNAREN PREBENTZIOA
Ikasleen interesak eta jakinminak betetzeko nahian, droga-menpekotasun eta honen prebentzioari buruzko hausnarketa egin dugu alternatiba arloan.
Ikasleek, autonomoki, gaiaz ikertuz gero, topatutako edukinak gelara plazaratu zituzten eta hortik abiatu ginen proposatutako hausnarketan sakontzeko.
Helburua, gaiari buruzko elkarrizketa aditu batekin izatea zen eta baldintza, elkarrizketa horretan, informazio eta datu kontrastatuekin aurkeztea. Honetarako, Leioako udaletxeko Etorkintza zerbitzuko Maite teknikariaren laguntzaz baliatu ginen.
Eskerrik asko, Maite!
Eskerrik asko, Maite!