MARIAN

Ekainaren 7a:
Ostegunean, arratsaldean, Josebaren lagun itsu bat etorri zen, Marian deitzen zena. Oso alaia eta atsegina zen. Bere txakurrarekin zetorren, deitzen zena Lucero eta hiru urte zituena.
Lehenengoz, komentatu zigun nolakoa zen bere bizitza eta zer aparatu erabiltzen zituen. Ere, hitz egin zuen "Braille"-ari buruz. Berak, irakurtzeko, "MP-3" bat erabiltzen du eta erosketak egiteko, kolorea esaten dion aparatu bat erabiltzen du (batez ere, arroparekin). Ere, erakutsi zigun bere mugikorra, eta... berbatia zen! Hau da, Josebak deitzen badio (esaterako), mugikorrak esango du: "llamando Joseba".
Aparatu guztiak erakutsiz gero, utzi zigun egiten galderak berari. Galdera asko egin genion.
Azkenean, bere txakurra ukitzen utzi zigun eta gero, joan zen.
Oso majua izan zen eta gu, oso ondo portatu ginen berarekin. 
              


                   

           ¡ESKERRIK ASKO MARIAN!

6. MAILAKOAK URDAIBAIN



Pasa den urtean bezala, 6. mailakoak Urdaibaira joan gara. Aurten kostako ekosisteman behatu ditugu kostalde harritsua eta kostalde hareatsua.
 Lehenengoz, kostalde harritsuan, hor zegoen biodibertsitatea oso egokia izan zen ulertzeko izaki bizidunen jokabide moldaerak. Gero hareatsura abiatu ginen eta hor ikusi genuen  zertaz dagoen eginda harea ,nola kalkulatu  noraino igo den marea...
Ondoren, Madariaga dorretxera joan ginen eta museoa ikusi genuen eta hor azaldu ziguten zer zen biodibertsitatea, zergatik zaindu behar den ekosistema, harreman motak, zer den espeziea…azkenik paisaia begiratu genuen.



XABI PAYA 

Martxoaren 30ean, ostirala izan zena, Xabi Paya etorri zen gure eskolara. 
6. mailako hiru klasekoak, eskolako liburutegira joan ginen Xabi Payari, gure galdera guztiak (edo gehienak) galdetzeko, eta berak erantzuteko asmoz. 
Gure galdera guztiak, klasean egin genituen, hiru egun lehenago eta  prestatutak eraman genituen. Taldeetan egin genituen, bestela, galdera asko izango ziren eta.
Xabi Paya oso ondo egon zen gurekin, guztiokin, galdera guztiak erantzuten saiatu zen, eta bere bizitzari buruz gauza asko kontatu zituen: barregariak, politak... Oso majua izan zen!! Gainera elkarrizketa amaieran, "seguidilla" bat abestu zuen
Xabi Payak,hainbat lehiaketetan parte hartu du, eta asko irabazi ditu; bertsolari ona dela esan dezakegu.
 Oso ondo egon zen elkarrizketa!!!





Barandiaranera goaz!

Dakizuen moduan, azken ikasturtea izango dugu Txomin Arestin. Eskolan izan dugun ibilbideari buruzko bertso batzuk egin ditugu. Eskerrik asko Madalenen gelako guztiei, horrelako ikasleekin etorkizuna bermatuta dugu! Gozatu!

Gure herria

Askotan ez dugu aintzat hartzen gure herria. Hemen dauzkazue Leioari buruzko bertso ederrak! Gozatu !

Zeinen ederra den uda!

Uda ate joka dugula eta, hemen daukazue egin dugun bideoa bertsoak baliatuta! Gozatu!!!

HERRITARTASUNA ETA LEGEAK

"Lo más inteligente es portarse bien"
Hori esan zigun Carlos Sáenz abokatuak legeei buruz hitz egiten, gurekin egon zenean.
Egun horretan abokatu eta epaileen munduan murgilketa txiki bat egin genuen eta gauza asko ikasi genituen.Orain badakigu zertarako dauden, zer-nolako lana egiten duten, zer den zinpeko bat...
Oso interesgarria egon zen.
Eskerrik asko Carlos!!!







SEXU BERDINTASUNA:                                                      



Sexu berdintasun gaiaren inguruan hausnarketa batzuk egin ditugu Alternatiba arloan. Besteak beste:  Norberaren etxean, nor jabetzen da etxeko lanen pisuaz?  Ze nolako trataera jasotzen du emakumeak publizitatean?  Existitzen al dira bereziki neska edota mutilenak diren zaletasunik?  Zeri deitzen diogu “familia”?  Zer dira tratu txarrak?"  

Aditu baten ikuspuntua izateko asmoz,  Leioako  Berritzeguneko Fernando Muga  gonbidatu genuen gure geletara.




 Eskerrik asko, Fernando!

PLASTIKAKO PROIEKTUA:
 

BIRZIKLATUTAKO OIHAL ZATI BATEZ, PANPINA EDO GABONETAKO PINUA EGIN.