Mostrando entradas con la etiqueta ALTERNATIBA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ALTERNATIBA. Mostrar todas las entradas



SEXU BERDINTASUNA:                                                      



Sexu berdintasun gaiaren inguruan hausnarketa batzuk egin ditugu Alternatiba arloan. Besteak beste:  Norberaren etxean, nor jabetzen da etxeko lanen pisuaz?  Ze nolako trataera jasotzen du emakumeak publizitatean?  Existitzen al dira bereziki neska edota mutilenak diren zaletasunik?  Zeri deitzen diogu “familia”?  Zer dira tratu txarrak?"  

Aditu baten ikuspuntua izateko asmoz,  Leioako  Berritzeguneko Fernando Muga  gonbidatu genuen gure geletara.




 Eskerrik asko, Fernando!
DROGA-MENPEKOTASUNAREN PREBENTZIOA


Ikasleen interesak eta jakinminak betetzeko nahian, droga-menpekotasun eta honen prebentzioari buruzko hausnarketa egin dugu alternatiba arloan. 

 Ikasleek, autonomoki, gaiaz ikertuz gero, topatutako edukinak gelara plazaratu zituzten eta hortik abiatu ginen proposatutako hausnarketan sakontzeko. 

Helburua,  gaiari buruzko elkarrizketa aditu batekin  izatea zen eta baldintza, elkarrizketa horretan,  informazio eta datu kontrastatuekin  aurkeztea. Honetarako, Leioako udaletxeko Etorkintza zerbitzuko Maite teknikariaren laguntzaz baliatu ginen.


 Eskerrik asko, Maite!