ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
Fernando Mugak: "Kolunpio batean bezala, jolastu ahal izateko, eskubideek eta beharrek orekan egon behar dute". |
Leioako berritzeguneko Fernando Muga |
Herritartasun hezkuntzan, eskubide eta betebeharrei buruz egon gara hitz egiten denbora luzean.
Aditu baten ikuspuntua ezagutu nahian, Leioako berritzeguneko Fernando Muga-ri laguntza eskatu genion.
Beste hainbat gauzen artean, eskubide bakoitzak betebehar bat daramala lotuta, eskubide eta betebeharrek orekan egon behar dutela eta munduko ume guztiek berezko eskubideak dituztela -Umeen Eskubideen Aitorpenean jasota- azaldu zigun. Ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko gogoeta, zehazki, egin genuen berarekin ere.

Eskerrik asko, Fernando, zure parte-hartzeagatik!
HIGIENEA
Lehenengo hiruhilabete honetan, higieneari buruzko hausnarketa batzuk egin ditugu. Gaian sakondu ezkero, bi aditu gonbidatu genituen gure geletara etortzeko: Montse García eta Natacha Belloso, biak erizainak.

Biok higiene kontzeptua oso zabala dela bat egin zuten zuten; garbiketa, gorputz posizioa, elikadura eta emozioak biltzen dituena.
Montse García |
Natacha Belloso |
Asko ikasi genuen; eskerrik asko bioi!
P E R S P E K T I B A R E K I N J O L A S T E N
Hiztegiak errealitatearen hiru dimentsioak adierazteko teknika moduan definitzen du perspektiba.
Kontzeptu honi buruzko gogoeta batzuk egin ondoren, teknika delako honekin jolastea erabaki genuen. Argazki batzuk egin eta, hona hemen, lortu ditugun irudi harrigarri eta pentsaezinak!
Eskerrik asko parte hartu duzuen familiako guztiei!
No hay comentarios:
Publicar un comentario