Pasa den urtean
bezala, 6. mailakoak Urdaibaira joan gara. Aurten kostako ekosisteman behatu
ditugu kostalde harritsua eta kostalde hareatsua.
Lehenengoz, kostalde harritsuan, hor zegoen
biodibertsitatea oso egokia izan zen ulertzeko izaki bizidunen jokabide
moldaerak. Gero hareatsura abiatu ginen eta hor ikusi genuen zertaz dagoen eginda harea ,nola kalkulatu
noraino igo den marea...
Ondoren, Madariaga
dorretxera joan ginen eta museoa ikusi genuen eta hor azaldu ziguten zer zen
biodibertsitatea, zergatik zaindu behar den ekosistema, harreman motak, zer den
espeziea…azkenik paisaia begiratu genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario