txominaresti6
Gure ganbara
PROIEKTUA: "ERRELITATEA DESKONPOSATZEN"
Errealitateko eguneroko objektu bat osatzen duten elementuetan deskonposatu.
Helburu nagusia: Errealitatearekiko artistaren begirada garatu.
PLASTIKA ARLOA:
PROIEKTUA: "BIRZIKLATUTAKO OHIAL ZATI BATEZ, KUXIN EDO PANPIN BAT EGIN"
EGILEAK:
3. zikloan -5. eta 6. mailetako ikasleak.
_______________________________________________________
PLASTIKA ARLOA:
IKUSMEN ILUSIOAK:
PERSPEKTIBAREKIN JOLASTEN
3. zikloan -5. eta 6. mailetan- azken boladan, perspektiba aztertzen ibili gara.
Ziur zaude ikusten duzun guztia benetazkoa dela? Ez ote zaitu zure ikusmenak nahasten?
Baieztatzeko, kalera irten gara, familikoen laguntzaz, argazkiak ateratzeko asmoz.
Hona hemen gure lanaren emaitza:
MAPA INTERAKTIBOAK
Europa, Espainia eta Euskadien erliebea, ibaiak, hiriburuak etab. ikasteko eta birpasatzeko t ariketa interaktiboak.
MARIAN
Ekainaren 7a:
Ostegunean, arratsaldean, Josebaren lagun itsu bat etorri zen, Marian deitzen zena. Oso alaia eta atsegina zen. Bere txakurrarekin zetorren, deitzen zena Lucero eta hiru urte zituena.Lehenengoz, komentatu zigun nolakoa zen bere bizitza eta zer aparatu erabiltzen zituen. Ere, hitz egin zuen "Braille"-ari buruz. Berak, irakurtzeko, "MP-3" bat erabiltzen du eta erosketak egiteko, kolorea esaten dion aparatu bat erabiltzen du (batez ere, arroparekin). Ere, erakutsi zigun bere mugikorra, eta... berbatia zen! Hau da, Josebak deitzen badio (esaterako), mugikorrak esango du: "llamando Joseba".
Aparatu guztiak erakutsiz gero, utzi zigun egiten galderak berari. Galdera asko egin genion.
Azkenean, bere txakurra ukitzen utzi zigun eta gero, joan zen.
Oso majua izan zen eta gu, oso ondo portatu ginen berarekin.
¡ESKERRIK ASKO MARIAN!
6. MAILAKOAK URDAIBAIN
Pasa den urtean
bezala, 6. mailakoak Urdaibaira joan gara. Aurten kostako ekosisteman behatu
ditugu kostalde harritsua eta kostalde hareatsua.
Lehenengoz, kostalde harritsuan, hor zegoen
biodibertsitatea oso egokia izan zen ulertzeko izaki bizidunen jokabide
moldaerak. Gero hareatsura abiatu ginen eta hor ikusi genuen zertaz dagoen eginda harea ,nola kalkulatu
noraino igo den marea...
Ondoren, Madariaga
dorretxera joan ginen eta museoa ikusi genuen eta hor azaldu ziguten zer zen
biodibertsitatea, zergatik zaindu behar den ekosistema, harreman motak, zer den
espeziea…azkenik paisaia begiratu genuen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)